Logo Urdapilleta
Euskaraz
626879-EUSKAL_TXERRIA
 
 
 
  • Guten Appetit!
  • Ukonwabele ukutya kwakho
  • Enjoy your meal!
  • स्वादिष्ट खाना
  • どうぞめしあがれ
  • Mwynhewch eich bwyd!
  • Bon appétit!
  • Buen provecho
  • On egin!
  • 慢慢吃!
 

Osasuna eta On Egin

Bertako produktu bat mundu globalizatu batetarako.
Baserritik zure etxera.
Baserri bati loturiko sendia, antzinako arraza autoktonoa, ehun urtetik gorako basoak, lurrarekin orekan dauden animaliak, produktua, zaporea.
Denbora eta zintzotasuna. Elikatzen duen jakia.
Nire arbasoen jakinduriaz eta seme-alaben ilusioz eskainia.

 
 

Eskerrak emanez

Logo Euskal Abereak Gure eskerrik beroenak Euskal Abereak elkarteari, nazioarteko Slow Food mugimenduari, Slow arloan dabiltzan sukaldari multzoari, hain Slow ez direnei eta, batik bat, lagun eta sufrikarioetan bidaide izan den albaitari saltsero bati; berarekin une latzak, oso latzak, bizi izan baititugu baina baita une eder asko gozatu ere. Eskerrik asko bihotz bihotzez.

Gehiago irakurri: Eskerrak emanez
 

Biodibertsitatea - Naturan txertatutako baserri bat


El caserío Elola AzpikoaBiodibertsitatearen defentsa praktikan jartzen dugu. Horregatik gure belardietan gure txerriez gain, gure ardiek eta behiek bazkatzen dute eta lur malkartsuagoetan baita gure ahuntzek ere.

Gehiago irakurri: Biodibertsitatea - Naturan txertatutako baserri bat
 
   

Urdapilleta - Abizen baten historia


Logo UrdapilletaMerkataritza-marka batek garbia, laburra eta zehatza izan behar du, dudazko esanahirik gabekoa.

Marka hau, ordea, ez da ez laburra, ez zehatza, ezta argia ere — “zaporea” du bereizgarri.

Gehiago irakurri: Urdapilleta - Abizen baten historia
 

Euskal Txerri - Arraza baten historia


1974. urtera arte Euskal Herrian hiru txerri-arraza autoktono zeuden eta garai horretakoak dira hain zuzen ere ezagutzen diren Baztango Txerriaren eta Gasteizko Muturmotz edo Txatoaren azken aleak. Bi arraza horiek desagertu ondoren, Euskal Txerriaren arraza soilik geratu da.

Gehiago irakurri: Euskal Txerri - Arraza baten historia
 
   

Txerri zoriontsua - Arraza baten deskribapena


Madre e hijos de Euskal Txerria“Euskal Txerriaren” ezaugarri bereizgarria belarriak dira, begien gainetik muturreraino erortzen diren belarri handiak baititu. Euskal Txerriak belarriak herrestan eramaten ditu gaztainak, hurrak edo pagoaren fruituak bilatzeko muturka ibiltzen den bitartean, edo besterik gabe, bere lurralde zabalean hazten den belar freskoa jaterakoan. Belarri handi eta erori horiek izaera baketsua eta lasaia ematen diote.

Gehiago irakurri: Txerri zoriontsua - Arraza baten deskribapena
 

Elikadura - Basoa, belardiak eta baserria


Cerdos en el monte de nuestro caseríoGure Elola baserriak 54 hektarea ditu. Gure txerri zoriontsuen elikadura gehien bat baserriko belardi eder eta berdeetako llollobelarrak, hirusta zuri eta moreek, mendiko belarrek, alpapak, osinen sustraiek, rumexak eta gure ehun urtetik gorako hostozabal autoktonoen fruituek osatzen dute.

Gehiago irakurri: Elikadura - Basoa, belardiak eta baserria
 
   

Eskaera

Zure eskaera hutsik dago