Logo Urdapilleta
Euskaraz
626879-EUSKAL_TXERRIA
 
 
 

Ordainketak

Urdapilleta online dendan erabateko lasaitasunez eros dezakezu. Ordaintzekohainbat bide modu erabat seguruan onartzeko prestatuta gaude, Internet bidezko ordainketaren izapidetzean munduko liderrak diren onetsitako hornitzaileen bidez hain zuzen ere.

Pay Pal eta Google enpresen zerbitzuak erabiltzen ditugu zuri ordainketa egiteko modu asko eta oso seguruak eskaintzeko, betiere enpresa horiek eskainitako berme guztiekin.

Zure ordainketa kreditu-txartelaren bidez (VISA, MasterCard eta abar) egin nahi baduzu baina enpresa horietakoren batean konturik ez baduzu, ez kezkatu. Ez duzu kontu bat sortu beharrik; izan ere, kontua aurrerantzean egin ditzakezun erosketetan denbora aurrezteko besterik ez da. Ordainketa egiteko unean Google Checkout-en edo PayPal-en sar zaitezke eta hor ordaindu txartelarekin haiekin kontu bat sortzera behartuta egon gabe. Haiek eskatutako datuak sartu eta kito!.

PayPal, PayPal Pro edo Google Checkout kontua baldin baduzu, prozesua are azkarragoa izango da. Zure kontuan ohiko moduan sartzeko eskatuko dizute. Sartu ondoren, ordainketa baimendu beharko duzu eta kito!. Horren ondoren eta zuk nahi izanez gero, urdapilleta.eu web-orri honetara itzultzeko aukera emango dizute, bertan egiaztatze-mezu bat agertuko baita.

Online merkataritzaren praktika onenei eta seguruenei jarraiki, Urdapilleta online dendak ez du gordetzen ordainketa-prozesuan zuk sartutako finantza-datu garrantzitsurik (adibidez, kreditu-txartelaren zenbakia) eta ez da datu horietara sartzen. Prozesu hori zuk aukeratutako enpresaren interfazean eta sistema informatikoan garatzen da osorik; izan ere, gure web-orriak enpresaren sistema pantailan bistaratzeko atari bat besterik ez du eskaintzen.

Ordainketa gauzatu aurretik zuk emandako datuak gordetzen ditugu guk, hau da, webgune honetan bezero gisa erregistratzen zarenean emandako datuak; esaterako, izena, helbidea, enpresaren izena, erabiltzaile-izena, gure webgunerako sarbide-gakoa eta abar. Azken datu horiek ere segurtasunez gordetzeko gure eskuetan dagoen guztia egiten dugu, eta gure online sisteman segurtasuneko sistema estandarrak ere erabiltzen ditugu. Ikus gure pribatutasun-politika gai horri buruzko informazio gehiago izateko.

 

Eskaera

Zure eskaera hutsik dago