Logo Urdapilleta
Euskaraz
626879-EUSKAL_TXERRIA
 
 
 

Euskal Txerri - Arraza baten historia

Hembra de Euskal Txerri disfruta en el bosque1974. urtera arte Euskal Herrian hiru txerri-arraza autoktono zeuden eta garai horretakoak dira hain zuzen ere ezagutzen diren Baztango Txerriaren eta Gasteizko Muturmotz edo Txatoaren azken aleak. Bi arraza horiek desagertu ondoren, Euskal Txerriaren arraza soilik geratu da.

1929an 158.000 abelburu erroldatu ziren baina 1989an 25 abelburu besterik ez ziren geratzen.

1989an Aldudeko Haranean “Pie Noir du Pays Basque” izeneko elkartea sortu zen Pierre Oteizaren inguruan.

1996an Pello Urdapilletak “Euskal Txerriaren” deiaren zentzua bere abizenaren esanahiarekin lotu zuen eta horrela hasi zen Euskal Herriko txerri-arraza autoktonoa, hau da, "Euskal Txerria" berreskuratzeko abentura liluragarria.

Gaur egun lerro zeltako txerrien azienda propioa daukagu, belardi zabaletan eta pagoz, gaztainondoz, haritzez eta hurritz ederreko zuhaiztiz osatutako basoetan gozatzen duten txerriak dauzkagu.

Gutxi gorabehera 400 txerrama eta 50 apote edo aketz dauzkagu eta urtero 2.000 txerri inguru hiltzen ditugu.

 

Eskaera

Zure eskaera hutsik dago