Logo Urdapilleta
Euskaraz
626879-EUSKAL_TXERRIA
 
 
 

Txerri zoriontsua - Arraza baten deskribapena

Descripcion raza Euskal Txerri“Euskal Txerriaren” ezaugarri bereizgarria belarriak dira, begien gainetik muturreraino erortzen diren belarri handiak baititu. Euskal Txerriak belarriak herrestan eramaten ditu gaztainak, hurrak edo pagoaren fruituak bilatzeko muturka ibiltzen den bitartean, edo besterik gabe, bere lurralde zabalean hazten den belar freskoa jaterakoan. Belarri handi eta erori horiek izaera baketsua eta lasaia ematen diote.

Behin batean YOSHIHIRO MURATA izan genuen geure ustiategi txikian; Murata jauna Japoniako Gastronomia Akademiako presidentea eta Kiotoko sukaldaritza tradizionaleko KIKUNOI Jatetxeko chef nagusia da, eta ohore handia izan zen gurean hartzea. Murata jaunak gure txerriak aske ikusi zituen, bazkatzen, muturka, korrika egiten, eguzkiaz edo pago zaharren itzalaz gozatzen, baita lokatzetan lohiztatzen ere, eta hauxe esan zuen: “Txerri hauek ZORIONTSUAK DIRA, ZORIONTSU BIZI DIRA”.

Zoriontsuak dira Lurraz,
Aireaz,
Euriaz,
Elurraz,
Haizeaz,
Eguzkiaz
eta janariaz gozatzen dutelako.
ZORIONTSUAK.
Haragi bikaina lortzeko modu seguruena animalia zoriontsu eta aske bizitzea da.
Txerri Zoriontsua, Haragi Bikaina.

 

Eskaera

Zure eskaera hutsik dago