Logo Urdapilleta
Euskaraz
626879-EUSKAL_TXERRIA
 
 
 

Urdapilleta - Abizen baten historia

Urdapilleta

Logo UrdapilletaMerkataritza-marka batek garbia, laburra eta zehatza izan behar du, dudazko esanahirik gabekoa.

Marka hau, ordea, ez da ez laburra, ez zehatza, ezta argia ere — “zaporea” du bereizgarri.

Goza ezazu lasai, slowly

Arimaz, astiro

Historia

“Apellidos Vascos y sus orígenes” liburuan

honako hau adierazten da:

Urdapilleta: urde – pilla, “urde (edo txerri) pila”, “urdalde (txerri-talde)”. Bidanian eta Beizaman kokatu izan da abizen hori; izan ere, antzina, eremu horretako ezkur-larreetara joaten ziren Urolatik hasi eta Zarautzera bitarteko eremuko abeltzainak beren txerriekin udazkenean, han gaztainondo, pago eta haritz ugari zeudelako.

Gure “Elola Baserria” hain zuzen ere Bidania eta Beizamaren arteko mugan kokatuta dago.

Belaunaldiz belaunaldi gurasoek seme-alabei jakinduria, lanaren balioa eta lur honenganako maitasuna helarazi izanak harro sentiarazten gaitu eta, aldi berean, gutxienez 1550. urtetik jasotakoaren arduradun; izan ere, jakin badakigu urte horretan Joanes Urdapilletak gobernatzen zuela Bidaniko Elola baserria. “Elola baserriaren” historiaren hasiera honako hau da, guk dakigula: Joanesen eskuetatik Gracianen eskuetara igaro zela 1580. urtean; bestalde, azken eskualdatzea 1992an gertatu zen baserria Paulinoren eskutik Pelloren eskuetara igaro zenean.

Horrela bada, 1550. urtetik Urdapilleta batek gidatu du munduaren zatitxo hau.

Bestelako eginkizunetan ibil gintezkeen baina Euskal Txerriaren barru-barruko deiari erantzun genion.

Hori dela-eta, gure oraingo desioa Euskal Txerria zurekin partekatzea eta dastatzea da.

 

Eskaera

Zure eskaera hutsik dago