Historia apur bat
Euskal Txerria
1974. urtera arte Euskal Herrian hiru txerri-arraza autoktono zeuden eta garai horretakoak dira hain zuzen ere ezagutzen diren Baztango Txerriaren eta Gasteizko Muturmotz edo Txatoaren azken aleak. Bi arraza horiek desagertu ondoren, Euskal Txerriaren arraza soilik geratu da.
​
1929an 158.000 abelburu erroldatu ziren baina 1989an 25 abelburu besterik ez ziren geratzen.
1989an Aldudeko Haranean “Pie Noir du Pays Basque” izeneko elkartea sortu zen Pierre Oteizaren inguruan.
​
1996an Pello Urdapilletak “Euskal Txerriaren” deiaren zentzua bere abizenaren esanahiarekin lotu zuen eta horrela hasi zen Euskal Herriko txerri-arraza autoktonoa, hau da, "Euskal Txerria" berreskuratzeko abentura liluragarria.
​
Gaur egun gure txerriek, belardi zabaletan, pagoz, gaztainondoz, haritzez eta hurritz ederreko zuhaiztiz osatutako basoetan gozatzen dute euren bizia.
​
Gutxi gorabehera 400 txerrama eta 50 apote edo aketz dauzkagu eta urtero 2.000 txerri inguru hiltzen ditugu.
Hazkuntza prozesu naturala
Txerramak modu naturalean apotatzen dira. Ernaldian txerramak erabat aske bizi dira, ezkurdietan.
Erditzeko ukuiluan sartzen da txerrama; 9 metro koadroko ukuilua da eta etzalekuko lastoa egunero garbitzen eta aldatzen da. Txerrikumeek 40 egun bete arte egoten da txerrama ukuiluan. Denbora-tarte horretan txerramak artoz, babaz, garagarrez eta bazkaz elikatzen dira.
Produktu transgenikoak ez dira sartzen, inolaz ere, txerramen elikaduran. Txerrikumeak zaintzeko aldiaren ostean, txerrama basora itzultzen da indarberritzera eta ziklo naturala errespetatuz, apotatzera, bere maitearen edertasunak erakarrita.
Produktuak
Geure amonek eta birramonek ondutako errezetez egiten ditugu geure txerrikiak, beharrezko prozesuak errespetatuz eta hauek modu naturalean landuz inolako kontserbante eta kolorante artifizialik gabe.